Andereño-talde bat gara eta, egungo hezkuntzaren gabeziak aztertu ondoren, geure metodoa sortzearen aldeko apustua egin dugu. Hainbat pedagogia izan ditugu inspirazio-iturri: Maria Montessori, Emmi Pikler eta Reggio Emilia, besteak beste.
Geure esperientziatik abiatuta, mugimendu erritmikoaren entrenamenduan eta erreflexu primitiboen integrazioan trebatzen jarraitzea erabaki dugu, izan daitezkeen alterazioak adin goiztiarrean detektatu ahal izateko.