Kabia Haur Eskola

Kabia haur-eskola 2017an hasi zen. Orduan, etorkizunean agian posible izango zen proiektu txikia zen. Ilusioz eta, batik bat, egungo hezkuntza-eredua aldatzeko gogoz, orain, espazio hau sortu dugu, daukagun esperientzia handia praktikan jarri ahal izateko. Kabia haur-eskola 2020an irekiko da, espazio argitsu eta funtzional batean, Donostiako Loiolako Erriberak auzoan

KABIA HAUR ESKOLAKO NORTASUN-ZEINUAK

1

Errespetua oinarri duen hezkuntza-eredua

“Kabia metodoaren” zutabeetako bat da. Haurrak seguru eta aske sentitu behar dira, sentitzen dutena adierazteko eta diren bezala jokatzeko, zigorren beldurrik gabe.

2

Askatasuna

Askatasunaren kontzeptua funtsezkoa da Kabia haur-eskolarentzat. Ez da erabateko askatasuna, mugarik gabea; baizik eta haur bakoitzean progresiboki eraikitzen dena. Kabia haur-eskola haurrei autonomoak eta beren ekintzen erantzule izaten laguntzen saiatzen da, ez dena egiten uzten.

3

Haur bakoitzaren erritmoa errespetatzea

Gurean, adin kronologikoa ez da garrantzitsua; aitzitik, haur bakoitzaren bilakaera-erritmoa interesatzen zaigu. Haur bakoitzaren garapen kognitiboa, motorra eta afektiboa xehe-xehe analizatzen dugu; hartara, jakingo dugu zer girotan jarraitu ahal izango duten pertsona gisa garatzen.

4

Esperientziatik ikastea

Banakako prozesu baten bidez (tartean manipulazioa hartzen duena), haurrak beren adimena eraikitzen dute. Beraz, Kabia haur-eskolak material pedagogiko egokia emango die, esperimenta dezaten eta horretatik ikas dezaten.

5

Mugimendu askea

Gure aburuz, haurrak aske mugitu behar dira. Eta beren kabuz iritsiko diren jarreretan bakarrik jarri behar dira. Umeek, laguntzarik gabe, eboluzioaren mugimendu-mugarria lortzeko duten berezko gaitasunean sinesteak beren autonomia eta konfiantza sustatzen du.

6

Hirueletasuna

Sinetsita gaude atzerriko hizkuntza bat adin goiztiarrean ikasteak onurak dakartzala. Horregatik, hizkuntza-murgiltzearen alde gaude. Bada, haurrei beren ama-hizkuntzan nahiz ingelesez hitz egiten diegu egunean zehar.

7

Hezkuntza inklusiboa

Guretzako, pertsona guztien hezkuntzarako eskubidea da. Eta harago doa: prozesu pedagogiko eta etiko bat da.

8

Benetako harrera

Kabian sartzea eta etxean bezala sentitzea funtsezkoa da guretzat. Merezi duen garrantzia ematen diogu haurrak eta familiak bereizten diren uneari, jakin badakigulako ez dela egoera samurra ez batzuentzako ez besteentzako.