Kabia Haur Eskola giroak
KABIA
Lehen giroa Kabia da, eta bi espazio ditu. Horietako bat txikienentzako da. Prest daudenean, hurrengo espaziora igaroko dira, beren gaitasun kognitiboak, motorrak, sozialak eta afektiboak garatzen jarraitu ahal izateko.
Kabia espazio pedagogikoa haurtxoei zuzenduta dago, eta han egongo dira harik eta hurrengo espazio pedagogikora igarotzeko prest dauden arte. Hurrengo espazioa, bada, Haurren Etxea da. Haurtxoentzako kabia, beraz, aske mugitzeko, jolasteko, esploratzeko, barre eta negar egiteko, ukitzeko, miazkatzeko eta abarretarako tokia da.
Pedagogiaren ikuspegitik, kabia haurtxoek askatasunez jolastu eta aritzeko sortutako espazioa da. Bertan, beren garapen-etaparako egokiak diren jostailuak izango dituzte, eta garapen osoa errazteko zenbait faktore aintzat hartuko dira. Hain zuzen ere, hauek:
- Jolasgune egokia: Espazio zabala da, eta argi naturala du. Bertan, haurtxoek autonomiaz, etengabeko mugarik gabe eta gehiegizko estimulurik gabe esperimentatuko dute.
- Material egokia: Material naturalak erabiliko ditugu, manipula daitezkeenak eta bizipenetan oinarritzen direnak, jolas irekia eta konstruktiboa eta mugimendu askea ahalbidetuko dutenak.
HAURREN ETXEA
Haurren Etxeko gela haurrak oinarrizko gaitasun hauetan garatzea sustatzeko prestatuta dago: hizkuntza, psikomotrizitate fina eta lodia, autonomia, independentzia eta interakzio soziala. Giro segurua da, eta soiltasuna eta ordena ditu oinarri. Material didaktikoa estrategikoki kokatuta dago; hots, haurren altueran. Horri esker, aske mugi daitezke gelan, beren interesen arabera, eta jakin-mina piztuko zaie. Ingurune honetan, etxean bezala sentituko dira, eta konfiantza hartuko dute.
Haurren Etxeko gune bat material-familia bakoitzari eskainita dago. Horrela, txokoak sortu ditugu. Honako hauek dira:
- BIZITZA PRAKTIKOA
- ZENTZUMENAK
- MATEMATIKA
- HIZKUNTZA
- MUSIKA
- ARTEA