Kabia metodoak hiru ardatz nagusi ditu: Esperimentazioa, inklusioa eta errespetua.
Hori horrela, honela definituko genuke Kabia: sehaska-eskola bat, hain zuzen ere, gauzak deskubritzen, beste pertsona batzuekin harremana izaten eta errutina jakin batzuk hartzen hasteko lehen eskola bat, ororen gainetik haur bakoitzaren erritmoa errespetatuz.